XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urte batzuk geroago, 1920. urte aldera, zenbait ikerlarik (hauen artean Sutton eta Morgan-ek), beraien ikerketetan Mendel-en legeak baieztatu egin zituzten.

Ikerlari hauen azterketen ondorioak Herentziaren teoria kromosomikoan labur daitezke.

Honez gainera Morgan-ek, kromosoma bereko geneak lotuta zeudela aurkitu zuen.

Sexua ere beste karaktereak bezala kromosometan dagoen informazioak mugatzen du.

Baina batzuetan beste faktore batzuek ere eragiten dute, hala nola, inguruneak.

19.10.- GALDERAK

19.1.- Definitu genea karaktere biologikoa, aleloa, elkargurutzamendua.

19.2.- Kromosomaren kromatida desberdinetan dauden geneak lotuta al daude?

19.3.- Zein egoeratan bistaratuko dira errazago mutazio azpirakorrak: autosometan ala heterosometan?

19.11.- ARIKETAK

19.1.- Begi urdineko gizon bat, begi arreak dituen emakume batekin ezkontzen da.

Emaztearen amak begi urdinak zituen eta aitak begi arreak, anaiak berriz begi urdinak.

Bikote honek begi arreak zituen haurra izan zuten.

Esan arrazoituz bakoitzaren genotipoa.

19.2.- Drosophila euliaren gorputzeko kolore grisa beltzarekiko gainartzailea da.

Bi euli gris gurutzatzen dira.

Bietako baten guraso bat gorputz beltzekoa zen.

Gurutzamendu honetan lortzen diren euli guztiak grisak dira.

Arrazoituz, esan gurasoen genotipoak zeintzuk diren.

19.3.- Gizakietan ile beltza (O) ile gorriarekiko (r) gainartzailea da, begien kolore arrea (P) kolore urdinarekiko gainartzailea den bezala.

Begi arreak eta ile beltza dituen gizon bat, begi urdin eta ile beltza duen emakume batekin ezkondu da eta bi seme izan ditzute: batak ile gorria eta begi arreak ditu eta besteak ile beltza eta begi urdinak.

Esan, arrazoituz, bakoitzaren genotipoa zein den.